egilea

 

          htmlrich_fichimagen.jpg    KOLDO BADILLO  Urduña (Bizkaia) 1958

Biologian hezituta, argazkilaritzan aurkitu zuen bere beste grina: Natura.

Irudiaren profesional bezala lan egiten du; bai kamara bezala, baita kontrol kamara edota telebistako errealizatzaile bezala ere; guztiak argazkilaritzarekin lotutak. 15 urtez K2000 ekoizpen-etxean kolaboratu zuen telebistarako programa askotan, bereziki ETB eta Tele5 -rentzat. Gaur egun, Bainet ekoizpetxean lan egiten du irudiaren kontrolean, “Karlos Arguiñano en tu cocina”, “Bricomanía” “Decogarden”, “Frontón”... saioetan.

Ehun sari baino geihago lortu ditu argazki lehiaketa ezberdinetan estatuan zehar: Bilbon, Salamankan, Sahagunen, Zarautzen, Irunen, Iruñan…

Bere kolekzioak aldizka aurkezten ditu erakusketa indibidualetan eta jadanik 50 erakusketa baino gehiago antolatu ditu hainbat lekutan: Bilbo, Madril, Donostia, Valladolid, Zarautz, Iruña, Basauri, etabar. 2008 urtean “Una costa, cuatro miradas” erakusketan parte hartu zuen, Kutxako-ko Boulevard aretoan, Donostian. Eta hainbat leihaketa nazional ospetsuetan ere epaimahai bezala jardun du: Gasteizen, Eibarren, Bilbon, Zumarragan...

Argazkilaritzaren arloan bere espezialitateak paisai naturalak eta bidaietako erreportaiak dira. Paisaiaren artisten kolektiboaren bazkide fundatzailea da: PortfolioNatural.com. Bidaietan espezializatutako aldarizkarietan ere argitaratu ditu bere lanak: “Euskalherria”, “Pirineos”, “Viajes y vacaciones”, “De viajes”, “Nationak Geographic V”... Baita paisaietako liburuetan ere: “Orduña puerta del Señorío”, “Arboles singulares de España”: eta kolaborazioak hainbat egunkaritan.

2006an  bere lehen egile-liburua argitaratu zuen: “Colores de Navarra”

2011an NATURA: Regards Créatifs sur la nature ( Miradas Creativas de la Naturaleza) liburua argitaratu zuen, PortfolioNatural.com kolektiboarena.  

 


es en
contenidos © Koldo Badillo –n sortuta: Egilearen baimenarekin izan ezik, debekatuta geratzen da edoizein erreprodukzioa.creado en Bluekea